Yogaterapia banakako yoga klase pertsonalizatuak dira. Bere helburua osasuna berreskuratzea da, izan ere une jakin batzuetan, ondoez fisiko edo bizi-prozesu batzuk direla eta, osasuna gureganatu beharra daukagu.
Irakasleak, behaketa eta gorputz irakurketa zuzena egiten dio ikasleari. Horren bidez, ikaslearen onerako egokienak diren posturak, arnasketak eta adimen-jarrerak jarriko dizkio.